Hasiera >Merkatal-Hirigintza

Merkatal-Hirigintza

Hiritar eta kontsumitzaileentzat gune atseginago bat lortzeko helburuarekin, Gasteiz On-ek merkataritza eta zerbitzuen sektoreak planteaturiko eskaera nagusiak jaso, sintetizatu eta transmititu ditu.

Hirigintza-eskaeren artean honakoak nabarmentzen dira: aparkalekuak egitea, kaleak oinezkoentzat egitea, hiriko merkatal gune ezberdinetarako irisgarritasuna hobetzea, argiztapenean, kaleen garbiketan eta kaleko altzarietan hobekuntzak egitea eta abar.

Gasteiz On-ek parte hartu duen negoziaketetako batzuk honakoak dira:

  • Hiriko kale komertzialetan eginiko lanei jarraipena egin eta irtenbideak bilatzea.
  • Zamalanetarako guneen tramitazioa eta ezarpena, eta oinezkoentzako guneen berariazko problematikari arreta.
  • Autobusa Alde Zaharrean.
  • PERECA Plana egin eta ezartzea (Alde Zaharreko Indarberritze Ekonomikorako Plan Berezia).
  • RENFE eta Alde Zaharreko aparkalekuak.
  • Arrapala mekanikoak Alde Zaharrean.
  • Hiri-Berrikuntzarako Agentziarekin bilerak, lonjen erosketa, zonaldeko lanak eta abarren gisako gaiak jorratzeko.
  • Alderdi politiko guztiekin bilerak.
Gasteiz On-eremuren mapa[D]
GASTEIZ ON: Herreria-Errementari Kalea, 94.
Telefonoa: 945 150268. Faxa: 945 150382
info@gasteizon.com
01001 Vitoria-Gasteiz