Merkataritza sustapena

Loreen Festa

1. Loreen Festaren irudia
(Irudia haunditzeko sakatu gainean)

1. Loreen Festaren irudia

2001. urtean ospatu zen lehen aldiz Loreen Festa, jendearen joan-etorria sortzeko helburuarekin jaioa, bezeroei balio erantsia emateko, eta, azken batean, hiriaren erdialdeko Zabalgunea merkataritza gune bizi eta dinamiko bezala erakusteko.
Urtero antolatzen da, loreen hilabetean, maiatzean.


2. Loreen Festaren irudia
(Irudia haunditzeko sakatu gainean)

2. Loreen Festaren irudia

Festa honek lore-merkataritza sektorearen eta probintziako zein kanpoko zenbait elkarte eta kolektiboren lan on eta sortzailearen berri eman nahi du, bertatik bertara loreen, landareen eta erreziklatzeko material ezberdinen mundua erakutsiz, baita apaintzeko eskaintzen dituzten hamaika aukera ere.

3. Loreen Festaren irudia
(Irudia haunditzeko sakatu gainean)

3. Loreen Festaren irudia

Merkataritza eta kultur promozio bezala erabat finkatuta dagoen ekitaldia da honakoa, bai erdialde-zabalgunean, bai gainerako hiriaren erdialdean, eta interes handiko jarduera da hiriaren eta probintziaren promozio turistikoarentzat.

Gasteiz On-eremuren mapa[D]
GASTEIZ ON: Herreria-Errementari Kalea, 94.
Telefonoa: 945 150268. Faxa: 945 150382
info@gasteizon.com
01001 Vitoria-Gasteiz