Hasiera >Merkataritza sustapena > Gasteiz On-en Kortesiazko Aterki Zerbitzua

Merkataritza sustapena

Gasteiz On-en Kortesiazko Aterki Zerbitzua

Gasteiz On aterki zerbitzuaren irudia
(Irudia haunditzeko sakatu gainean)

Gasteiz On aterki zerbitzuaren irudia

Urrian, Gasteiz On-ek Kortesiazko aterki Zerbitzua jartzen du martxan, ekimen berritzaile bat, zeinaren helburua den Gasteiz On-en kide elkartu diren 700dik gorako denda, zerbitzu-enpresa eta ostalaritza establezimenduen bezeroei 5.000 aterki eskuragarri uztea, hiriaren erdialdean erosketak egin bitartean zaparradak harrapatuz gero.

Zerbitzu berri honek “Gasteiz On I. Ideia Lehiaketa”ko hirugarren sariaren irabazleak aurkeztutako proiektuan du jatorria.

imagen_trasparente

imagen_trasparente

Gasteiz On-ek uste du ekimen hau:

  • Bezeroei zerbitzu praktiko eta erabilgarri bat eskaintzen diela.
  • Hiri-merkataritza bezeroarenganako hurbiltasunez eta balio erantsia eskaintzeko gai bezala identifikatzen laguntzen du.
  • Bezeroen fideltasuna lortzen laguntzen du.
  • Gasteiz On-i lotutako merkataritzaren marka-irudi on bat zabaltzen du.
Gasteiz On aterkia
(Irudia haunditzeko sakatu gainean)

Gasteiz On aterkia

Elkartekidea den denda bakoitzak aterki kopuru zehatz bat du, bere bezeroei uzten diena euriak ustekabean harrapatzen dituenean. Zerbitzu hau erabiltzen duten bezeroek utzitako aterkiak egunean bertan edo beste batean itzul ditzakete,  Gasteiz On-en kide den edozein dendatan, pegatina batekin egoki identifikatuta.

Gasteiz On-eremuren mapa[D]
GASTEIZ ON: Herreria-Errementari Kalea, 94.
Telefonoa: 945 150268. Faxa: 945 150382
info@gasteizon.com
01001 Vitoria-Gasteiz