Hasiera >Merkataritza sustapena > Balentin Kanpaina > "Cupido la lía"

Merkataritza sustapena

"Cupido la lía"

"Cupido la lía"

Gasteiz ON elkarteak kanpaina berria jarri du abian: ezberdina, originala eta ausarta. San Valentin eguneko opariak etxera eramateko zerbitzu berezi-berezia antolatu dugu, opariak eramatearekin batera, bezeroei show txiki bat eskainiko baitzaie.


Kanpainaren helburua da erosketak bultzatzea eta bezero berriak erakartzea. Lagunekin, lankideekin, senideekin? une barregarri eta atsegin bat pasatu nahi duten pertsonak erakarri nahi ditugu, kanpaina hau gabe oparia egitea inoiz pentsatuko ez luketenak.


San Valentin ospatzeko ez da beharrezkoa erabat maitemindurik egotea. Aitzakia nahikoa izan daiteke pertsona berezi horri diozun estimua erakusteko.


Gasteiz On elkarteak antolatuko du oparien banaketa, eta bizikletak apainduko ditugu horretarako. Bezeroak bi aukera izango ditu:


- DOTORE eta APAINA. Oparia eramateko, esmokinez jantzita joango dira, esandako egunean eta orduan, bezeroak eskatzen duen lekura.


- XELEBREA eta AUSARTA. Oparia Kupidoz mozorrotuta eramango dute, eta han bertan show txiki bat antolatuko dute.

Fitxategi erlazionatuak
 
Gasteiz On-eremuren mapa[D]
GASTEIZ ON: Herreria-Errementari Kalea, 94.
Telefonoa: 945 150268. Faxa: 945 150382
info@gasteizon.com
01001 Vitoria-Gasteiz