Hasiera >Merkataritza sustapena > Kandelen Gaua > XII Kandelen Gaua

Merkataritza sustapena

XII Kandelen Gaua

XII Kandelen gaua

Alde Zaharreko Denden eta Zerbitzuen Federazioak KANDELEN GAUA antolatu du abenduaren 21ean, 19:00etatik aurrera. Aurten XII. edizioa izango.

 
15.000 kandela baino gehiago erabiliko dira Alde Zaharreko kaleak eta plaza nagusiak apaintzeko: Aihotz plaza, Arkupeak, San Migeleko balkoia, Buruileria plaza... Inguruko kaleetan ere kandelak eta argi-zuziak jarriko dira: Ahate Iturri plazatxoan, Andre Maria Zuriaren plaza, Zapatari kalean, Hedegilen, Jesusen Zerbitzarien Fundatzailean kalean, Diputazio kalean, Aiztogile kalean, Pintore kalean, Kanpokale Berrian, Errege Atean eta San Franciscon.


Apainduko dira, halaber, Erdi Aroko hirigunearen leku esanguratsuenak:
Harresia
Farolen museoa
Arkeologia museoa
Portalon
Otxanda Andrearen dorrea
Eskoriatza-Eskibel jauregia
Goiuri jauregia

Eskenatoki honetan ?Saragatus? ikusikizuna eskainiko du La Cremalle Teatre taldeak, 19:00etan, Otxanda Andrearen Dorrearen ondoan.

Jarraian ardo beroa dastatzeko aukera eskainiko dizuegu Aihotz plazan, Alamedako Markesaren plazan eta Buruileria plazan. Amaitzeko, 20:30etik aurrera, ?Clastrum Armoonicum" abesbatzaren gabonetako kontzertua izango da, San Bizente elizan.

Fitxategi erlazionatuak
 
Gasteiz On-eremuren mapa[D]
GASTEIZ ON: Herreria-Errementari Kalea, 94.
Telefonoa: 945 150268. Faxa: 945 150382
info@gasteizon.com
01001 Vitoria-Gasteiz