Hasiera >Merkataritza sustapena > Gabonetako Kanpaina 2012-2013

Merkataritza sustapena

Gabonetako Kanpaina 2012-2013

  Erosi bertatik bertara inguruko saltokietan 

GABONETAN URRATSAK, NEURRIZ. HIRIKO DENDETARA IRITSIKO ZARA ETA BERTAN EROSKETAK EROSO EGINGO DITUZU, DESKONTU BEREZIAK ESKURATU, SARIAK IRABAZI, ETA GASTEIZKO ONGIZATEAREN PARTE IZAN.


Denda txikietan erosteak abantailak ditu. Onurak ditu ingurugiroan, ekonomian eta gizartean. Horregatik Gasteiz On elkarteak hainbat zerbitzu jarri ditu martxan: erosketak etxera eramateko TOC-TOC zerbitzua, paketeekin batetik bestera ez ibiltzeko KONTSIGNA zerbitzua, eta PAKETERIA JASANGARRIA zerbitzua.

Kanpaina horren parte da TOKIAN TOKIKO KOMERTZIOAREN ALDEKO SOSTENGUA. Denda txikiak babesteko ekimena da, eta %5eko deskontua eskaintzen die bezeroei.

Gabonetan gasteiztarrok URRATSAK egin, NEURRIZ. Horrela, denda ?lagun? batera hurbilduko dira: adeitasuna, bikaintasuna eta kalitatea bermatzen dien komertzio hurbil batera. Hor aurkituko dituzte: jarduera atsegina, fideltasuna saritzeko opariak, erosotasuna, irisgarritasuna, hiriko giro atsegina, kale-animazioa hainbat musika-talderekin? Horri gure zerbitzuak gehitu: erosketak etxera eramateko TOC-TOC ZERBITZUA; paketeekin batetik bestera ez ibiltzeko KONTSIGNA ETA INFORMAZIO PUNTUAK; eta PAKETARIA JASANGARRIA, opariak planetarentzat ere zama izan ez daitezen.

Urtero bezala, Gabonetako Kanpaina hasi du Gasteiz On elkarteak: hiria dinamizatzeko eta erosketak errazteko kanpaina. ?GABONETAN URRATSAK, NEURRIZ ? leloa erabiltzen ari gara aurten. Horren bidez, gertuko dendetan salmentak sustatzeko jarduerak eta zerbitzuak zabaltzeaz gain, denda txikietan erosteak dituen onurak agerian jarri nahi ditugu: onura sozialak, ekonomikoak eta ingurumenekoak. 2012ko kanpainak testimonioa ere eman nahi du. Izan ere, ziurgabetasun garaiak dira, eta jardueraren gainbeherak denda txikiak zigortzen ditu bereziki. Horren aurrean, herritarrek TOKIAN TOKIKO KOMERTZIOAREN ALDEKO SOSTENGUA sinatzea eta harekin bat egitea nahi dugu. Keinu erraza da, doakoa, eta balio handikoa, bai enpresarientzat eta bai bezeroentzat, %5eko deskontua eskuratuko baitute. 183 establezimenduk parte hartzen dute ekimen honetan.

Ekimenean parte hartzea oso erraza da: kanpainaren Web gunean sartu www.midetuspasos.com eta TOKIAN TOKIKO KOMERTZIOAREN ALDEKO SOSTENGUAREN ZIGILUA eskuratu. Zigilua 183 establezimendu horietako edozeinetan aurkeztu ahal izango duzue, deskontua izateko. Web orrian bertan dago kanpainan parte hartzen duten establezimendu guztien zerrenda. Zigilu bakoitza erosketa bakar batean erabil daiteke, baina nahi beste aldiz deskargatu daitezke.

Aurrekoetan bezala, bestelako opariak ere eskaintzen ditugu kanpaina honetan: aparkatzeko txartelak, izotz-pistara joateko sarrerak, baita Arabar Errioxan Ardoaren Ibilbidea egiteko bisita gidatuak eta egonaldiak ere.

ZERBITZU ETA OPARI OSAGARRIAK

INFORMAZIO OROKORRA


Hiru informazio puntu jarriko ditugu, ZERBITZUAK eta OPARIAK bertan eskaintzeko.
Informazio puntuak non? Arka plazan, San Frantzisko kalean eta Ricardo Buesa kalean.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara (24an eta 31n 20:00etan itxiko dira; 25ean eta 1ean itxita).

PAKETERIA JASANGARRIA:

Informazio puntuetan (dagokion atala ikusi) gabonetako opariak era jasangarrian biltzeko zerbitzua eskaintzen du Gasteiz On elkarteak: sormen handiko zerbitzua da, eta doakoa. Bezeroen lana erraztu nahi dugu eta kontsumo arduratsuaren aldeko ekarpen txiki bat egin.

Zerbitzua doakoa da, baina produktuak Gasteiz On elkarteko kide den establezimendu batean erosia izan behar du, eta 20 euro baino gehiagoko erosketa-txartela aurkeztu. Beste oparietarako ere erabili ahal da zerbitzua, baina kasu horretan euro bateko prezioa du paketa txikia edo ertaina bada, eta 1,5 euro handia bada.

KONTSIGNA ZERBITZUA

Bezeroek informazio puntuetan paketeak utzi ahal izango dituzte, erosketak erosoago egiten jarraitzeko. Puntuek oso ordutegi zabala dutenez, paketeak han egongo dira etxera joateko ordura arte.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara (24an eta 31n 20:00etan itxiko da; 25ean eta 1ean itxita).

Erosketak etxera eramateko TOC-TOC ZERBITZUA.

Gasteiz On elkarteko denda batean 20 euroko erosketa egiteagatik, bezeroek paketeak etxean bertan jaso ahal izango dituzte, hala nahi izanez gero. Zerbitzu eroso eta praktikoa da, eta, banaketarako txirringak erabiltzen direnez, erabat ekologikoa.

Baldintzak honakoak dira: 

Zerbitzuari atxikia dagoen establezimendu batean erostea.
Gutxienez 20 euroko erosketa egitea (gehienez 1.500 euro). 
Gehienez 20 kiloko pakete bat izatea, pertsona bakar batek erabiltzeko modukoa.
Hiritik kanpo ez da banaketarik egingo. Mugak honakoak dira: Salburua, Lakua, Abetxuko, Zabalgana, Armentia eta Adurtza.
Zerbitzua doakoa izan daiteke, edo koste txiki bat izan (eskatu aurretik, informazioa eskatu).
Banaketa astearteetan eta ostiraletan egingo da. 25eko eta 1eko banaketak 24an eta 31n egingo dira.


KORTESIAZKO OPARIAK ETA ARABAR ERRIOXAN ARDOAREN IBILBIDEA EGITEKO ZOZKETAK.

Bezeroen fideltasuna saritzeko, Gasteiz On elkarteko establezimendu bateko erosketa-txartela (20 euro baino gehiagokoa) aurkeztuz gero, honako opari hauek eskuratu ahal dituzte:

IZOZKI-PISTARA JOATEKO SARRERAK. Gabonetako jolas tipikoa, denok ?batez ere txikienak- ondo pasatzeko modukoa. Gasteiz On elkarteak sarrerak banatuko ditu, hiriko dendetako bezeroen artean.

DOAN APARKATZEKO TIKETAK. Erdialdera hurbiltzeko erraztasuna eman nahi ditugu, autoa etxean uzteko aukera ez duten bezeroentzat. Merkataritza gune handietako erraztasun berdinak eman nahi ditugu, lehiakorrak izateko. Gasteiz On-eko dendetan erosiz gero, bezeroak TAO edo aparkatzeko lekua bilatu beharra ahaztu ahal izango du, hainbat aparkaleku erabilita: Artium, Amarika, Katedral, Juan Aiala edo Europakoak, hain zuzen. Bezeroek bi tiket eskuratuko dute, erosketa-txartel bakoitzeko.

OPARI UGARI, ARABAR ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEAK ESKAINIAK

Arabar Errioxako Ardoaren Ibilbidearekin lankidetzan, 17 opari zozketatuko ditugu, 20 euro baino gehiagoko erosketa egin duten pertsonen artean: egonaldiak, Arabar Errioxako herriak eta enpresak ikusteko bisita gidatuak, edo bertako produktu-sortak.

Fitxategi erlazionatuak
 
Gasteiz On-eremuren mapa[D]
GASTEIZ ON: Herreria-Errementari Kalea, 94.
Telefonoa: 945 150268. Faxa: 945 150382
info@gasteizon.com
01001 Vitoria-Gasteiz