Merkataritza sustapena

Zinemaldia

"Zinema aztarnen" irudia
(Irudia haunditzeko sakatu gainean)

"Zinema aztarnen" irudia

Data: Maiatza
Lekua:
Alde Zaharra

Zinemaldiak bi jarduera nagusi ditu:

Zinema aztarnen bilketa

Zinemaldia dela eta hiritik igarotzen diren zinema munduko jende guztiaren Zinema aztarnen bilketa, ekitaldirako egindako buztin erregogorrezko baldosa batzuen gainean.

Montehermoso kultur etxeko Farelina Lorategia azken urteotako aztarnak jasotzen dituzten hiru eskultura iraunkorren esposaketarako toki perfektua da ( Fernando Guillén Cuervo, Pilar Bardem, Lluis Paquall, Gemma Cuervo eta abarren neurriko aktore-aktoresenak), hiri honen memoriarako  urtez urte Gasteizko Zinemaldira etortzen diren Zazpigarren Arteko jendearen testigantza utziz.

Zinema-txokoen lehiaketa

Lehiaketa dibertigarria, zeinetan interesa duten komertzioek zinemaz janzten dituzten euren eskaparate eta barruak. Nahi duen bezero orok denda hauetatik egin dezake ibilbidea, bakoitzean irudikatzen den filmearen izenburua asmatuz. Asmatzaile guztiek sari ugariren zozketan hartzen dute parte: zinemarako txartelak eta Federakuntzara elkartutako dendetan xahutzeko opari-txekeak.

Urtetik urtera zaletu gehiago lortzen dituen eta Alde Zaharreko denda eta zerbitzuak promozionatzea lortzen duen jarduera bat da. Zonalde horretako merkataritza-eskaintza zabala ezagutaraztea ere lortzen du.


Gasteiz On-eremuren mapa[D]
GASTEIZ ON: Herreria-Errementari Kalea, 94.
Telefonoa: 945 150268. Faxa: 945 150382
info@gasteizon.com
01001 Vitoria-Gasteiz