Nor gara
Gasteiz On merkatarien elkarte bat da, 2001eko uztailean sortu eta 2002ko maiatzean, bere estatutoen sinatzearekin, era juridikoa hartutakoa. Bere helburua, gero eta konplexuagoa eta lehiakorragoa den testuinguru batean garatu ahal izateko, Gasteizko hiriguneko merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza etorkizuneko estrategia komun batean biltzea zen.
Horretarako, eta hasieratik, merkataritza formatu berrien aurrean hiriko merkataritza indartzera bidean, merkataritza-politika, helburu, estrategia eta ekintza-plan batzuk bultzatu ditu.
Gasteiz On ondoko hauetarako tresna gisa ere eratu da:
- hiriko merkataritza guneak indartzeko.
- gune hauek eremuka antolatutako erakunde irmoen inguruan biltzeko, lehendik zegoen kale-elkarteen inguruan sortutako atomizazioa gainditzen lagunduko dutenak, zenbait zerbitzuren zentralizazioa lagunduz eta dinamizazio, marketing eta merkataritzaren sustapenaren ekintzetan arrakasta edukitzeko aukerak areagotuz.
- Eskala-ekonomiak indartzeko, merkataritza elkartuaren eta berau dagoen zonaldeen lehiakortasuna hobetuko dutenak.
Gure nortasunaren ikurra: MERKATARITZA
- MERKATARITZAREN ETA GASTEIZEN ZERBITZURA
- MERKATARITZARAKO TRESNA BAT
- INDEPENDENTZIA ETA ELKARLANERAKO IZPIRITUA
- BETI SEKTOREAREN ALDE