Hasiera >Aholkularitza eta Informazioa > Salmenta mota ezberdinei buruzko Araudia

Aholkularitza eta Informazioa

Salmenta mota ezberdinei buruzko Araudia

Imagen de rebajas

Imagen de rebajas

DESKONTUDUN SALMENTAK

Deskontudun salmenta izena honako kasuetan soilik erabiltzen da: urtaro aldaketa, denboraldi amaiera edo izakinen berriztatzeengatik egiten diren salmentetan, Eusko Jaurlaritzak zehaztutako datetan: urtarrilak 7 eta martxoak 31 artean (udazken-negua denboraldia), eta uztailak 1 eta irailak 31 artean (udaberri-uda denboraldia).
 
Eraberean, salmenta-modalitate honek ondoko baldintzak ditu:

  • Gutxienez astebeteko iraupena eta gehienez 2 hilabetekoa.
  • Argi eta garbi azaldu behar du produkutu bakoitzean aurrez zuen prezioa eta eskaintzen dena.
  • Debekatuta dago honako produktuen salmenta: hondatuta daudenak, helburu honekin eskuratutakoak, eta beherapenak hasi baino hilabete lehenagotik salgai ez zeudenak.
  • Beherapena duten produktuak eta ez dutenak modu argi batean bereiztu behar dira.
  • Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailari salmenta mota honen berri emango zaio.

SALGAI-HONDARREN SALMENTA

Bere helburua hondatuta edo erabilpenik gabe dauden produktuen komerzializazioa da.

Baldintzak:

  • Salgai-hondarren salmentan hondatuta edo erabilpenik gabe dauden produktuak soilik saldu ahal izango dira.
  • Salmenta honek eta bere publizitateak zergatik eta zein zirkunstantziatan egiten den azaltzen duen nahikoa informazio eduki beharko du ondoan.





SALMENTA LIKIDAZIOETAN

Hauengatik egindako ez-ohizko salmenta:

  • Merkataritza-jardueraren erabateko eten edo partziala, behin betikoa edo behin behinekoa.
  • Lokalaren itxiera edo eraldatzea.

Baldintzak:

  • Dendako izakinak izan ohi diren produktuetara mugatuko da.
  • Publizitate guztian, zergatik egiten den azaldu beharko da, hasiera data eta likidazioaldiaren iraupena.
  • Aurrez zuen prezioa eta berria adierazi behar dira.
  • Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailari salmenta mota honen berri emango zaio, 7 eguneko aurrrerapenarekin, zergatia, hasiera data eta iraupena adieraziz, eta gainera, likidazioen salmenta barruan sartzen diren izakinen zerrenda bat aurkeztuz.

SALMENTA PROMOZIOAN

Beherapen, opari, sari edo bestelako edozein pizgarriren bidez kontsumitzaileei abantailak eskainiz, produktu edo zerbitzu zehatzen salmenta ezagutarazi edo indartzea helburu dutenak.

Baldintzak:

  • Promozioan dauden produktu edo zerbitzuak agertzen diren nahikoa informazio eduki beharko du ondoan, zein baldintza dituen eta iraungo duen aldia.
  • Aurreikusita dagoen eskaera asetzeko nahikoa izakin eduki beharko ditu establezimenduak.
  • Publizitatearen iraupena ez da promozionatutako produktu edo zerbitzuaren izakinen eskuragarritasunetik haratago joango.
Gasteiz On-eremuren mapa[D]
GASTEIZ ON: Herreria-Errementari Kalea, 94.
Telefonoa: 945 150268. Faxa: 945 150382
info@gasteizon.com
01001 Vitoria-Gasteiz