Arabako Foru Aldundiarena
Onuradunak: Egoitza ALHn duten enpresa txiki eta ertain, elkarte eta autonomoak, 07/12/31 baino lehen altan emanak eta goiburu zehatz batzuetan (kontsultatu mandatu osoa).
Diru-laguntza jaso dezaketen jarduera eta gastuak: berrikuntza (produktuan, ekoizpen-prozesutan, antolaketan eta marketing eta merkatuetan); internazionalizazioa; eta ingurumen-inpaktua gutxitzera bideratutako jarduerak.
Kanpoko profesionalei kontrataturiko lanak laguntzen dira.
Zenbatekoa: gehienez %30ekoa, jardunbide bakoitzeko 20.000?ko mugarekin eta enpresa bakoitzeko 40.000?koarekin. Ingurumen-jarduerengatik, %80 arte, gehienez 5.000?ko mugarekin
Epea: 2008an itxita (2008ko maiatzaren 26an).
Vitoria-Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapen eta Estrategia Plangintzaren Sailarena
Onuradunak:
10 langile edo gutxiago dituzten Gasteizen dauden enpresak.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak eta zenbatekoak honakoak dira:
1. lerroa: kontsultari batek eginiko gehienez 15 orduko doako aholkularitza, zeinak berrikuntza-prozesua definitzen lagunduko duen. 3 hilabeteko aldia.
2. lerroa: Enpresa-Finkapen Programan edo Ekonomia-Sustapenerako Saileko Kudeaketa eta Berrikuntza Programan parte hartu duten enpresentzat. Berrikuntza-proiektuen ezarpenetik eratorritako gastuen %50eko diru-laguntzan datza (produktu/zerbitzutan, marketing eta merkatuan, prozesuetan, antolaketan eta pertsonetan izan daiteke). Enpresa eta urte bakoitzeko gehienez 4.000?ko muga.
Epea: 2008.
ISEBena
Onuradunak: EAEn gutxienez egoitza bat duten Pymes-ak, plantillan gutxienez 6 langilerekin, nortasun juridiko propioarekin eta Gizarte-Segurantza eta zerga-betebeharrak egunean dituztelarik.
BERRIKUNTZA AGENDAREN DEFINIZIOA ETA BERRIKUSTEA:
Zertan datza: ISEBek akreditatutako aholkulari bat (onuradunak aukeratutakoa) eskuragarri jartzea, enpresari berrikuntza agendaren definizioan laguntza emateko, 9 eguneko denboraldian zehar eta 3 errebisiorako.
Agendaren definizioa egiteko epea gehienez 3 hilabetekoa da.
EKINTZAK: TREBATZE PROIEKTUAK eta BERRIKUNTZA PROIEKTUAK:
Zertan datza: ISEBek akreditatutako aholkulari bat eskuragarri jartzea, enpresari Trebatze eta Berrikuntza Proiektuen definizio eta ezarpenetan laguntza emateko.
Diru-laguntzaren zenbatekoa: aholkulariaren zerbitzuen kostuaren portzentai bat bete eta itzuli ezin den diru-laguntza. Zehazki, zerbitzuen lehen lau ekintzen %75; eta gainerakoarentzat %60.
EPEA: 2009ko abenduaren 31.
PROGRAMA ALDATU. AYUDAS PARA LA REALIZACIÓN DE PROYECTOS DE INNOVACIÓN EN LA CAPV. De la SPRI.
PROGRAMA GAITEK. PROGRAMA DE APOYO A LA REALIZACIÓN DE PROYECTOS DE DESARROLLO DE NUEVOS PRODUCTOS. Del Dpto. de Industria, Comercio y Turismo del Gobierno Vasco.
PROGRAMA INNOTEK. PROGRAMA DE APOYO A LA REALIZACIÓN DE PROYECTOS DE DESARROLLO TECNOLÓGICO E INNOVACIÓN. Del Dpto. de Industria, Comercio y Turismo.
[D]